Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: May, 2018

Eskola txikien jaia 2018

Aurten gure eskolak antolatu du eskola txikien jaia, bertan urtero bezala bost eskola aritu gara elkarlanean. Mundakako eskola, Uzelai eskola, Urretxindorra eskola, Haizeder eskola eta noski gure eskola, Montorre.

Ekintza ugari egin dira eta primeran pasatu dugu bai ikasle, irakasle eta gurasoak.

Bertsoak, dantzak,tailerrak, jolasak...antolatu dira egunean zehar.

Eskerrik asko lagundu zenduen guztiei eta udaletzeko langileei.


Hona hemen eguneko bideoa.

Skipe konekzioa Bird Centerren

Skype konexioa Bird Centerretik, 3. Zikloko ikasleak Holandako ikastetxe bategaz Hegazti migratzaileen eguna dala ta, maiatzaren 11an da, baina gaur egin dugu. Hemen duzue eguneko bideo bat.

GU BE ZUEK GARA

Atzo eskolako komunitate osoa "Gu be zuek gara" lelopean montai eder hau egin genuen, badakizue haurren minbiziaren aldeko ekintza dela eta gure laguntza ezin bestekoa dela, beraz domeka honetan, maitzak 20 an denok gernikara!!! Eskerrik asko hurbildu zinien guztiei, zuek barik ez dau eta.


BIRD CENTER ETA MONTORRE ELKARLANEAN ZIKOINAREN INGURUAN

Bird Centerreko edorta eta eskolako 3.zikloko ikasleak elkarlanean aritu dira zikoinaren inguruan bideo polit bat sortuz, ingeleses egin dute eta primeran irten da, beheko link-a sakatuz ikusi ahal duzue, gozatu.


https://youtu.be/g7bJLIJrHf8

ZIKOINA

Irudia
Ikasturte honetan " Hegaztiak Eskolan" proiektuaren barruan ekintza ugari prestatzen ari gara hegazti honen inguruan gehiago ikasteko.

H.H 2,3 eta 4 urtekoak zikoina dotore bat egin dute haien gela apaintzeko eta bere tamainuaz konturatzeko, oso dotore geratu zaizue!!


H.H 5 urteko gelara joan dira gure nagusiak haiek egindako lanaren aurkezpena entzuten, lan bikaina egin dute, mural bat osatu dute zikoinaren inguruko datu ugarirekin.



L.H ko 1,2. mailak ere aurkezpen bat prestatu dute nagusientzat, primeran egon da, bitxikeri asko ikasi ditugu.


L.H ko 3,4. mailakoak ere power pont zoragarri bat egin dute eta haien aurkezpena primeran egon da.




Eta bukatzeko L.H ko 5,6. mailak triptiko bat sortu dute zikoinaren inguruan, zelako lan bikaina neska-mutilak.









INKUBAGAILUA

Irudia
Montorreko familia handitzeko asmoz eskolan inkubagailua jarri dugu eta honen jarraipena egin dugu.
Gai honen inguruan asko dakien gizon bat etorri da azalpen batzuk ematera, hitzaldi txiki bat eman digu, arraultza ezberdinak erakutzi dizkigu ia asmatzen genuen zein animaliena zen, eta egia esan gehienak asmatu ditugu. 
Hitzaldiaren ondoren inkubagailua martxan ipini dugu, arraultzak bertan ipini ditugu eta prest bizia hasteko.











Egun batzuk aurrerago lau txita jaio dira, oso politak izan dira eta ikasleak asko gozatu dute.




Arte tailerra...slime

Irudia
Arte tailerra egin dugu lehen hezkuntzako ikasle guztiekin, slime egin dugu eta primeran egon da, oso ondo pasatu dugu eta primeran irten zaigu, animatu eta zuek ere egin, hemen egiteko modua:

Bol batean kola zuria bota, gero kolorantea bota (nahi dugun kolorea), irabiatu, orain bikarbonatu koilarakada bat bota, irabiatu, orain kontaktu lenteen likidoa bota (3 txorrotada), irabiatu eta azkenik bizarra kentzeko espuma bota, irabiatu gogortu arte...eta baduzu!!




Arrate Egañaren bisita

Irudia
Ikasturte honetan"idazleak eskolan" proiekturen barruan Arrate Egaña idazlearen bisita izan dugu, bere liburuak aurkeztera etorri zaigu, maleta eder batekin, zelako liburu politak eta interesgarriak ekarri dituen.
Idazle honen inguruan datu batzuk jarriku ditugu:
Arrate Egaña Gimenez (ErrenteriaGipuzkoa1963komaiatzaren 24a)euskal idazlea da. Filologia Hispanikoan lizentziaduna, Euskal Filologiako eta gidoigintzako ikasketak ere egin ditu, eta Kataluniako, Galiziako eta Euskal Herriko literaturen inguruko Master bat. Bigarren hezkuntzako hainbat institututan lan egin du. Gaur egun ogibidez Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko hizkuntza teknikaria da, ISEI erakundean.
Bere lanak:

ixmi elurpean (2005ElkarlaneanBizitaupadak saila).Txita more txikia (2007Erein).Hizkuntza sekretuak (2008Elkarlanean).Izebak (2008Ibaizabal).Ni naizen guztia (2009Erein).Giltza (2011Erein).Lanbroa / Bruma (2011Gero/Mensajero).Dragoia (2011Erein).Familia berria (2012Elkar).Simon …