Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: April, 2018

Ipuin lehiaketaren sari banaketa

Aurten ere udaletxetik ipuin lehiaketa antolatu dute umeentzat, gure eskolako ikasleak aukera izan dute parte hartzeko eta honela izan da, denak hartu dute parte haien ipuina sortuz.  Hiru kategori egon dira adinaren arabera. Aurreko barikuan, apirilak 13, sari banaketa egon zen udaletxean, eskolako hiru ikaslek lortu dute saria. Hiru kategorietan hauek izan dira saridunak: Solafa, Malen eta Yaiza.

Hona hemen Oizmendi telebistak egindako bideoa ikusgai:

https://vimeo.com/264866753?utm_campaign=prentsa-dosierra_apirilak-141516&utm_medium=email&utm_source=acumbamail

"HITZA" egunkariko kazetariak eskolan

Irudia
Ikasturte honetan Zikoinaren inguruan lan bat prestatzen ari gara, hau bideratzeko Bird Centerreko Edortaren laguntza izaten ari gara eta berari  elkarrizketa bat egiteaa pentsatu dugu, honetarako elkarrizketa bat zelan prestatzen dan ikasi nahi dugu. Beraz "Hitza" aldizkariko kazetariei haien laguntza eskatu eta eskolara etorri dira guri itzaldi bat ematera, orain bai prest kazetari lanak egiteko!!!








Esku pelotako pelotak egiten Juanjogaz

Irudia
Ikasturte honetan ere Juangoren bisita izan dugu eskolan, esku pilotako pelotak egiten erakutsi digu eta primeran pasatu dugu.

Hona hemen argazki batzuk: