EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Atzo martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna ospatzeko eta egun honen gainean gehiago ausnartzeko talde ekintza bat prestatu dugu, eskolako kide guztiak liburutegian batu gara. 

Hasteko 4,5 eta 6.mailakoak asmazkizun batzuk prestatu dituzte, "emakume asmatzaileak" lelopean, beste ikasleak asmatu behar zuten zein objetu asmatu zuten emakume bakoitzak, oso dibertigarria izan da.  Denak asmatu dituztenean mural bat sortu dute,hona hemen emaitza:




Honen ostean jolas bat prestatu da psicogelan, "bikoteak bilatzen" ikasleak emakume ezberdinen bikoteak asmatu behar izan dute, primeran pasatu dugu.


Amaitzeko 3. zikloko umeak bertsoak abestu dituzte, aurreko saioan Anderrekin prestatutakoak, artista hutsak dira gure ikasleak.Hona hemen emaitza.





Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eskola txikien jaia 2018

BIZKAIA ZUBIA

ALLUITZ NATURA