Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: March, 2017

Skype Konekzioa

Irudia
Ikasturte honetan ere eskolan lantzen den "Hegaztiak eskolan" proiektuaren barruan, skype konekzioa antolatu da. Gu Bird Centerren burutu dugu konekzioa urtero bezala. Skype konekzioa ikastetxe ezberdinak harremanetan egoteko eta eskola bakoitzean egiten diren lanak eta ekintzak elkar banatzeko balio du. Aurten ere bi skype konekzio egin dira, bat euskeraz eta bestea ingelesez. Aurten eskola gehiago batu dira proiektu honetara, gutxi gutxika familia handi bat osatzen ari gara.
Hona hemen aste honetan egindako konekzioaren argazki batzuk.








Hegazti Eraztunketa

Irudia
Martxoan zehar, eskolako ikasleak eskolan lantzen den "Hegaztiak eskolan" proiektuaren barruan Bird Centerrera joan dira txandaka hegazti eraztunketaekintza egitera. Baina zertan datza hegazti eraztunketa? Ba ahal dakizue? Hona hemen azalpen txiki bat...

Eraztunketa hegaztiak markatu eta jarraitzeko erabiltzen den tresna bat da. Banako bakoitza desberdintzea baimentzen duen teknika honi esker, hegaztien mugimendu eta migrazioari, biziraupenari, ugalketari... buruzko ikerketak egin daitezke. Ikerketa hauek hegaztien biologiari buruzko ezagutza emendatzeko ezinbestekoak dira eta gainera, hegaztien kontserbaziorako behar den informazio erabilgarria ematen dute.
Hona hemen 2. zikloko ikasleak egindako bisitaren argazki sorta.













HHkoak Bird Center-en 2017-02-16