Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2017

EUSKERAREN EGUNA

Irudia
Abenduaren 3 an Euskeraren eguna ospatzen da Euskal Herriko txoko guztietan eta gure eskolan ere ospatzen dugu urtero, euskera delako gure hizkuntza eta maite dugulako.

Aurten Euskeraren eguna ospatzeko talde jolas bat prestatu dugu Euskal Mitologian oinarrituta, pisten jolas bat hain zuzen ere.Ikasleak taldeka banatu dira adin guztiak nahastuz. Euskal Mitologian onarritu da gure jolasa, sei pertsonai aukeratu ditugu eta eskolan zehar gune ezberdinak prestatu dituguz, taldeak sei gune ezberdinak pasatu behar izan dituzte txarteltxuak lortzeko eta amieran lortutako sei txartelekin esaldi bat osatu behar izan dute. "Euskera beti nire bihotzean eta ahoan"
Ander Elortegi bertsolariaren laguntzarekin 3.zikloko ikasleak bertso batzuk sortu dituzte gure ospakizun egunerako, euskal mitologian oinarrituta. Jolasaren amieran abestu dituguz bertsoak, oso politak izan dira, lan bikaina egin dute gure ikasleak. Zorionak!!!
Hona hemen egun horretako argazki batzuk, disfrutatu.














TXIKI DYA

Irudia
Abenduaren 1ean 4.,5. eta 6. mailako ikasleek Dyako bi langileen bisita izan genuen eskolan, Ainhoa eta Nagore. Larrialdi bat dagoenean zelan jokatu behar dugun erakutsi ziguten, benetan interesgarria izan dela eta gauza asko ikasi ditugu.
Hasieran gelan bideo bat ikusi genuen eta gero bihotz-birikietako bizkortzea zelan egiten den erakutsi ziguten panpin batekin praktikak eginez.
Honen atzetik desfibriladorea zelan erabili behar den azaldu ziguten.
Azkenik ambulantzia barrutik zelakoa den erakutsi ziguten.







SKYPE KONEXIOA

Irudia
Aurtengo ikasturtean ere  skype konexioa izan dugu Urdaibai Bird Center-en. Eskolan lantzen dugun  hegaztien proiektuaren barruan egiten den ekintza bat da eta bertan bai gure eskolako umeak bai Urretxindorra eskolako umeak parte hartzen dugu. 4.,5. eta 6. mailak hartzen dugu parte.
Azaroaren 16 an egin zen konexioa, gu lehenik gelan prestatu genuen gure gidoia bertan egunean dena ondo azaltzeko. Urretxindorrako ikasleak hasi ziren aurkezpena eta jarraian gu hasi ginen.
Lehenengo konexioa Mertzede eskolarekin izan zen.
Donostiako ikasleak berandu konektatu zirenez konexioa errepikatu behar izan genuen.
Oso ondo pasatu genuen eta honelako ekintzak interesgarriak dira lagun berriak ezagutzeko.



LARRUZKO ESTUTXEAK

Irudia
Ikasturte honetan Soniaren bisita izan dugu eskolan, plastikako lau saioetan etorri da 3,4,5 da 6. mailako ikasleei larruzko estutxeak zelan egiten diren erakusteko, primeran egon da tailerra eta oso politak geratu dira. Eskerrik asko Sonia etortzeagaitik. Eta badakizue, beste gurasoak ere gombidatuta zaudete etortzera, nahi duzuenean eskola zabalik dago zuentzako.















Hemen clip-ak ipintzen









Zelako artistak dira gure ikasleak!!