Gabonak





Urtero legez, aurten ere, Abenduaren 23an herrian zehar ibliko gara gabon kantak abestuz. 


Kantuen artxiboa deskargatzeko sakatu hemen



OLENTZERO

Olentzero joan zaigu,
mendira lanera,
intentzioarekin ikatz egitera
Aditu duanian, Jesus jaio dala
laisterka etorri da, berri ematera.

Horra, horra, gure Olentzero
pipa hortzetan duela
eserita dago.
Kapoiak ere baditu arrautzatxuekin,
bihar meriendatzeko botila ardoakin.

Olentzero buru handia,
entendimentuz jantzia,
bart arratsean, edan omen du,
bost arroako zahagia.

Ai, urde tripa handia!!
Olentzero buru handia
Ai, urde tripa handia!!
Entendimentuz jantzia.

DIN DAN DON

Din-dan-don, din-dan-don,
Eguberria,
Jesus jaio zitzaigun
egun pozgarria, ah!
Din-dan-don, din-dan-don,
Eguberria,
gaur ere alaitu bedi gure herria.

Danok dezagula
jaialdi hauetan
zorion betea gure etxeetan.

Bakea dedila,
giza legeetan
grazi ugari beti
gure bihotzean. Jei!
Din-dan-don, din-dan-don,
Eguberria,
Jesus jaio zitzaigun
egun pozgarria, ah!

Din-dan-don, din-dan-don,
Eguberria,
gaur ere alaitu bedi gure herria.

ALAKEN
Alaken, alaken,
Ala pikula tun paire,
Errespundela pikula tunpa
Jesus Maria Jainkoa zen.

Adizkideok!
Ikusi duzue zelai horietan artzaia!!
Artzai txiki,
 artzai handi,
artzai mutur leuna.

Alaken, alaken…
GABON GABEAN

Gabon gabean ohituten dogu
Guztiok opari ona,
Bixigu, lebatz, makailu saltsan,
Bakotxak berak nahi dauana.
Gero txurrunpin plan
Ardau ta paittarra
Katu bat hartuta
Zabu zabuka.

GABEKO IZAR

Gabeko izar argitsuena
Piztutzearekin batera,
Haurtxo eder bat etorri zaigu
Gaur arratsean etxera.
Ordu ezkeroz, etxeko danak
Poztu ta zoratzen gara,
Haurra dalako zerutik honuntz
Datorren Jainko berbera(bis)

KAS, KAS ATEAN

Kas, kas, kas, atean
Nor dabil etxean?
Ikusi makusi
Nor naizen ikasi
Praka zabalak
Atorra urdina
Ai, ene! Ez dakit ezer, ez, ez, ez!
Ai ene! Kontatu mesedez.
Kas, kas, kas, atean
Nor dabil etxean?...
Mutur zikina,
Txapela beltza.
Ai, ene! Ez dakit ezer, ez, ez, ez!
Ai ene! Kontatu mesedez

Kas, kas, kas, atean
Pipa ahoan
Ardoan bertan
Bai, bai, bai, lehen orain eta gero zu zara gure Olentzero.

HATOR, HATOR

Hator, hator mutil etxera!
Gaztaina zimelak jatera!
Gabon-gaba ospatutzeko
Aitaren ta amaren ondoan.
Ikusiko dot aita barrezka
Ama be poz atseginez.

Eragiok mutil,
Aurreko danbolinari,
Gaztainak erre artian,
Gaztainak erre artian,
Txipli, txapla, pun!
Gabon gaba pozik igaro daigun.




 


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eskola txikien jaia 2018

BIZKAIA ZUBIA